SD Amorebieta

Hilabete bat geroago, futbola Urritxera itzuliko da asteburu honetan. Sociedad Deportiva Amorebietako lehen taldeak euskal derbi bat jokatu beharko du Real Sociedad B-ren aurka. Lehen Federazioko 2. Multzoko 19. jardunaldiko partida, hau da, liga txapelketako lehen itzuliko azkena, urtarrilaren 15ean, igandea, izango da, 12:00etan.

Nahi izanez gero, sarrerak online erosi ahal izango dira larunbateko 12:00ak arte. Esteka honen bidez egin beharko da: https://labur.eus/XH0Op 

Sarrera hauek gune orokorrerako izango dira (ez dira tribunako sarrerak salduko) eta hurrengo prezioak dituzte:

16 urtetik aurrera: 15 euro

4-15 urte: 5 euro

0-3 urte: doan

Gainera, partida egunean, sarrerak Urritxeko leihatilan salduko dira 11:00etatik aurrera. Gune orokorrerako sarrerak ere izango dira, aipatutako prezioekin.

Partekatu