SD Amorebieta

Sociedad Deportiva Amorebietak Club Deportivo Alcoyanoren kontra jokatuko du larunbat honetan, urriak 29, arratsaldeko 17:00etan. Neurketa, Lehen Federazioko 2. multzoko 10. jardunaldikoa, Urritxen izango da.

Nahi izanez gero, sarrerak online erosi ahal izango dira urriaren 28ko 17:00ak arte. Esteka honen bidez egin beharko da: https://labur.eus/DDJFt.  Sarrera hauek gune orokorrerako izango dira (ez dira tribunako sarrerak salduko) eta hurrengo prezioak dituzte:

16 urtetik aurrera: 15 euro

4-15 urte: 5 euro

0-3 urte: doan

Gainera, partida egunean, sarrerak Urritxeko leihatilan salduko dira 16:00etatik aurrera. Gune orokorrerako sarrerak ere izango dira, aipatutako prezioekin.

Partekatu