Logotipo centenario SD Amorebieta

Urdinek ez dute punturik lortu Gernikari egindako bisitan, non zale zornotzar ugariren laguntza izan dute. Joko zuzena nagusi izan den derbian eta etxekoek hegaleko sake bat aprobetxatu dute partidako gol bakarra sinatzeko. Gureak asko iritsi dira aurkariaren ate ingurura, baina ez diote etekinik atera.

Norgehiagoka abagune ugarirekin abiatu da, ia beti airetik, zelaiaren neurri txikiek baldintzatuta. Izan ere, derbia bigarren zelaian jokatu da, zelai nagusiko belar artifiziala aldatzen ari direlako. Gernika aurrea hartzeko zorian izan da hasi eta berehala, baina baloiak langa jo du. Urdinek Marouaneren tiro batekin eta Torricoren burukada batekin erantzun dute, San Nicolasek gelditu duena. Ondoren, etxeko atezainak luzatu egin behar izan da Zorrillaren zartakoa eta Arzalluzen tiro estu bat ekiditzeko. Altamirak ere gogor sartu behar izan du eskularrua Herrik lehen zutoinare egindako jaurtiketa gelditzeko.. Bi alreatara egindako bidalketak etengabeak izan dira, baina bi taldeak sendo aritu dira atsedenaldira hasierako markagailuarekin heltzeko.

Bigarren zaita lehena bezala abiatu da, Gernikak langara bidali baitu baloia. Gureek erantzun dute Castañedaren jokaldi on batekin, baina Zorrillak kanpora bidali du errematea. Abaguneen erritmoa murriztu egin da lehen zatikoarekiko. Bi taldeak neutralizatu egiten ziren. Hala ere, hegaleko sake bakoitzak aukera bat suposatzen zuen eta horrela lortu du saria Gernikak. Badiolak baloia jaso, area barruan buelta eman eta jaurtiketa bikaina atera du. Hortik amaierara arte, gureak berdinketa lortzen saiatu dira, baina ez dute gernikarren horma botatzeko modurik aurkitu.

GERNIKA CLUB: San Nicolás, Kortazar, Lorente, Berasaluze, Arberas (75’ Iker), Izan (64’ Badiola), Fruniz, Beñat Gómez, Auzokoa (75’ Asensio), Herri (81’ Zugazaga) eta Baqué (64’ Aguirre).

SD AMOREBIETA: Altamira, Mendibe, Castañeda, Entrecanales, Odei, Marouane (79’ Fausto Tienza), Arzalluz, Elías (79’ Asier Sánchez), Intxausti (61’ Ceballos), Zorrilla (61’ Etxaniz) eta Torrico (70’ Reka).

Gola: Min. 72; Badiola.

Epailea: David García. Txartel horiak: Zorrilla, Castañeda eta Entrecanales SDAren aldetik; eta Gernikako Izan eta Kortazar.

Compártelo