Instalazioak

Urritxe futbol-zelaia

Urritxeko zelai berria (2002ko urriaren 12an inauguratu zen) antzinako hareazko zelaiak betetzen zuen orube berean eraiki zen. Estadio hori eraikitzeko aurrekontua 1.320.000 €-koa da.

Tribuna bat dauka, eta bertan 500 ikusle sartzen dira, eserita. Gainerako espazioa zutik eta eserita egoteko lekutan banatzen da. Urritxen, guztira, 1.600 ikusle inguru sartzen dira.

Tribunaren behealdean 2 aldagela handi daude etxeko eta kanpoko taldeentzat, eta beste bat hiru arbitroentzat. Klubaren bulegoak ere tribunaren azpian daude, bai eta biltegiak eta taberna ere.

Urritxe

Txolon futbol-zelaia

Urritxeko zelaitik 200 bat metrora dago, eta udalerriko hirigunetik 800 metrora; Etxanora daraman eskualde-bidetik irits daiteke bertara.
Instalazio horiek belar artifizialeko zelaia daukate. Bertan jokatzen dute SDAko oinarrizko futbola osatzen duten 200 jokalari baino gehiagok.

Haren dimentsioak 100×65 metro dira. 6 aldagela dituzte taldeentzat, eta beste 2 arbitroentzat.

80 ibilgailu ingururako aparkalekua dauka.

Instalaciones-Txolon

Larrea futbol-zelaia

Jokaleku hau belar artifizialeko zelai kautxuduna da, eta bere dimentsioak 100×60 metro dira. 500 metro baino gutxiagora dago udalerriko hirigunetik, Larreako kiroldegiaren eta eskolen alboan.

8 aldagela baino gehiago ditu talde eta arbitroentzat, eta aldagela horiek zelaiaren alboko kiroldegian daude. Zelaiak 400 pertsona inguru hartzen dituen tribuna txiki bat dauka, bai eta jokalekua inguratzen duen atletismo-pista bat ere. Larrean, guztira, 2.000 pertsona baino gehiago sartzen dira.

campo-de-futbol_83506551

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude