SD Amorebieta-FC Cartagena partidarako sarrerei buruzko informazioa

C54281C2-6991-4BAB-91C5-CBE39110EDA1

Sociedad Deportiva Amorebietako bazkide guztiak larunbatean, urriak 16, 16:00etan, Lezaman jokatuko den Fútbol Club Cartagenaren kontrako partidara sartu ahal izango dira.

Klubak posta elektronikoaren bidez bidaliko dizkie bazkide guztiei neurketarako sarrerak, inolako inprimakirik bete behar gabe. Hala ere, helbide elektronikorik ez dutenek klubaren denda ofizialean (San Miguel kalea 16) eskuratu ahal izango dituzte euren sarrerak. Urriaren 15ean, ostirala, egin beharko dute, honako ordutegian: 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

Gainera, klubak jakinarazi nahi du sarrerak jarriko direla salgai larunbateko norgehiagokarako, 25 euroren truke. Ostiralean, hilak 15, denda ofizialean erosi ahal izango dira 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Larunbatean, partidaren egunean, Lezamako leihatiletan egongo dira salgai.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude