Logotipo centenario SD Amorebieta

Gaur egin da Federazio Kopako final-hamaseirenetako zozketa. SDA fase nazionalean sartu da euskal fasean CD San Ignacio, Sestao River eta Gernika Cluben aurkako kanporaketak gainditu ondoren. Zozketak erabaki duenez, urdinek Lehen Federazio Mailan jokatzen duen Zamora CF taldearen aurka neurtuko dituzte indarrak. Lehia datorren asteazkenean, irailak 10, izango da Ruta de la Plata zelaian. Sailkapena partida bakarrera erabakiko da.

Compártelo