Yriarte, Toni Herrero, Cantón, Ewan eta Julen Jonen lagapenen amaiera
Sociedad Deportiva Amorebietak jakinarazi nahi du datorren ekainaren 30ean amaituko direla 2022-2023 denboraldian urdinen lehen taldean jokatu duten bost futbolariren lagapenak eta, beraz, euren jatorrizko klubetara bueltatuko direla. Konkretuki, Jorge Yriarte, Toni Herrero, Antonio Jesús Cantón, Ewan Urain eta Julen Jon Guerrero dira denboraldi honetan SD Eibar, Levante UD, Villarreal CF, Real Athletic Club eta Real Madrid klubetatik, hurrenez hurren, SDAn lagatu gisa aritu diren jokalariak.
Klubetik eskerrak eman nahi dizkiegu egin duten lan bikainagatik eta gure ezkutua defendatzeko izan duten modu eredugarriagatik Bigarren Mailara igota bukatu den denboraldi ahaztezin eta historiko honetan. Gainera, etorkizunera begira zorterik handiena opa diegu, bai arlo pertsonalean, bai kirol arloan.
Eskerrik asko eta zorte on, txapeldunak!