Logotipo centenario SD Amorebieta

Urdinek ez dute punturik lortu Unionistas de Salamancari egindako bisitan, ligan puntu gehien lortu dituen taldeari bere etxean. Gureak serio agertu dira eta aurkaria kontrolatzen jakin dute, baina bigarren zatiaren hasieran, epaileak bigarren txartel horia erakutsi dio Ben Hamedi. Bat gehiagorekin, Salamancakoek partidako gol bakarra egin dute.

Euriak, haizeak eta putzuek baldintzatuta, neurketa berdinduta eta aukerarik gabe hasi da. Horrela, lehen jaurtiketa 20. minutuan izan da: Marinok arazorik gabe geldiarazi du Santamariaren tiroa. SDAk Ben Hamedek Selmaren lasterketarako filtratutako baloi batekin erantzun du. Hala ere, Ivan Martinez atezaina lehenago iritsi da buruz burukoa zapuzteko. Kronometroak aurrera egiten jarraitu du, aukerarik gabe areetan eta borroka handiarekin zelai erdian. Horrela, partida 0-0ekoarekin heldu da atsedenaldira.

Gidoia ez da aldatu aldageletatik igaro ondoren. Neurketa parekatua eta arrisku gutxikoa zen bi aldeetan. Hala ere, epaileak bigarren txartel horia erakutsi dio Ben Hamedi 58. minutuan. Unionistek aprobetxatu du metroak aurreratzeko eta 1-0ekoa egin du 64. minutuan Mikel Serranoren burukada batekin. Kolpearen ostean, Salamancako taldea bigarrena lortzetik gertu egon da, baina gureek eutsi egin diote eta azken txanpara puntuako lortzeko aukerekin iritsi dira. Natxo Gonzalezen mutilek partida etxekoen areatik gertu bukatzea lortu dute, baina ez dute gola sartzeko modurik izan.

UNIONISTAS CF: Iván Martínez, Ramiro, Imanol Baz, Rastrojo (67’ Jordi Tur), De la Nava (60’ Pau Martínez), Chuca (67’ Iván Moreno), Iñaki González, Jonny Arriba (80’ Dani García), Santamaría (67’ Pablo García), Ortuño eta Mikel Serrano.

SD AMOREBIETA: Marino, Amelibia, Yuste, Kortazar, Carbonell (67’ Hervías), Camacho (67’ Eric), Ben Hamed, Masllorens (83’ Kaxe), Iñigo Muñoz (83’ Javi Sola), Vicandi (67’ Coulibaly) eta Selma.

Gola: Min.64; Mikel Serrano.

Epailea: Expósito Jaramaillo. 58. minutuan bigarren txartel horia atera dio Ben Hamedi. Ortuño eta Serrano etxeko taldean; eta Vicandi eta Eric SDAn txatel horia ikusi dute.

Compártelo