SD Amorebieta

SD Amorebietak Unai Marino Alkorta (Ondarroa, 1999-12-10) atezainaren kontratu berritzea iragarri nahi du. 2020-2021 denboraldiko neguko merkatuan iritsi zen Marino Urritxera eta urdinek Bigarren Mailara egin dituzten bi igoera historikoetan parte hartu du. Denboraldi hauetan zehar, atezain ondarrutarra funtsezko pieza izan da bere futbol ezaugarriengatik, baina baita eguneroko lanean egindako ekarpen eta erakutsitako konpromisoagatik ere.

Partekatu