Unai Bustinza, eskarmentua atzealde urdinerako
SD Amorebieta
Sociedad Deportiva Amorebietak Unai Bustinza Martinez (Bilbo, 1992-02-02) fitxatu duela iragarri nahi du. Atzelariak esperientzia handia du futbol profesionalean eta pasa den azarotik ari da taldearekin entrenatzen.
Jokalari urdin berria Athletic Clubeko harrobian trebatu zen eta 2014-15an zurigorrien lehen taldean jokatu zuen. Denboraldi horren ondoren, CD Leganesera heldu zen eta zazpi denboraldi eman zituen bertan, horietako lau Lehen Mailan eta beste hiru Bigarren Mailan. 2022ko udan amaitu zuen bere etapa talde madrildarrean eta aurreko denboraldian Malaga CF taldearen koloreak defendatu zituen zilarrezko kategorian.
Ongi etorri eta zorte on, Unai!