Takuhiro Nakairen lagapenaren amaiera
SD Amorebietak jakinarazten du Takuhiro Nakai futbolariak ez duela taldean jarraituko, Real Madrid CF klubarekin bere lagapenaren amaiera adostu ondoren.
Nakai joan den udan heldu zen Urritxera eta 11 partida ofizial lehiatu ditu talde zornotzarrarekin.
Klubak bere lana eskertu nahi du eta etorkizunerako zorterik handiena opa nahi dio.
Eskerrik asko eta zorte on, Pipi!