SD Amorebieta

SD Amorebietak Sergio Camacho Martínez (Aranjuez, 2002-05-08) fitxatu duela jakinarazi nahi du. 23 urtez azpiko ezker hegaleko atzelaria, pasa den denboraldian Rayo Majadahondan jokatu zuen Lehen Federazio kategorian. Aurretik, jokalari madrildarra Getafe, Real Madrid, Villarreal eta Leganes klubetako harrobietan egon zen. Futbolari urdin berria ondo moldatzen da bi hankekin eta defentsa lanetan duen intentsitateagatik eta erasora indarrez joateko duen gaitasun handiagatik nabarmentzen da.

Ongi etorri SDAra, Sergio!

Partekatu