Logotipo centenario SD Amorebieta

SD Amorebietak Ohiko Batzar Orokorra egin du astearte honetan, uztailak 29, Amorebieta-Etxanoko Zelaieta Zentroko ekitaldi-aretoan. 48 bazkide bertaratu dira eta hauek 2025-2026 denboraldirako aurrekontua eta ordaindu beharreko kuotak onartu dituzte. Jon Larrea presidentea buru duen Zuzendaritza Batzordeak kirol proiektu berria ere aurkeztu du.

Aurreko Batzarreko akta eta 2024-25eko memoria onartu ondoren, kanpaina berriko kuotak aurkeztu dira, aho batez onartu direnak. Pasa den denboraldian bazkide izan zirenentzako abonuen prezioak haurren txartelaren 50 eurotik (16 urtetik beherakoentzat) helduen tribuna-txartelaren 225 eurora bitartekoa izango da (185 euro gune orokorrean). Jubilatuek (150 euro tribunan eta 130 euro orokorrean) eta 16 eta 26 urte bitarteko gazteek (75 euro) prezio murriztuak izango dituzte. Alta berrien kasuan, kuoten prezioa 10 euro gehiago izango da kategoria bakoitzean. 

Aipatutako karnet hauek bai lehen taldeak Urritxen bai harrobiko taldeek Txolonen jokatzen dituzten neurketetara joateko aukera ematen dute. Berritasun gisa, bakarrik oinarrizko futbola ikusi nahi dutenentzako karneta sortu da, ‘Txolon Txartela’, 75 euroren truke lortu ahal dena.

Era berean, 2025-2026 denboraldirako kontuei oniritzia eman dio Batzarrak. SDAk 929.00 euroko diru-sarrerak eta 1.210.000 euro inguruko gastuak izango dituela aurreikusi da. Aldea aurreko denboraldietako gerakinekin ordainduko da. Izan ere, klubak aurreko denboraldietan sortutako 700.000 euro inguruko superabita du, zuzendaritza batzordeak jakitera eman duenez. Hala ere, diru-sarrerak handitzeko helburuarekin lanean ari direla azaldu du. Aldeko 46 botorekin, 2 abstentziorekin eta kontrako botorik gabe onartu da aurrekontua.

Zuzendaritza batzordeak denboraldi berrirako kirol proiektua aurkeztu du. 18 taldek osatuko dute klubaren egitura, aurrekoan baino bat gehiago: hiru senior, beteranoen emakumezkoa, jubenil bi, kadete hiru, infantil hiru, alebin lau eta benjamine bi.

Compártelo