Kalejira 12:00etan abiatuko da Herriko Plazatik eta futbol zelaira igoko da; aurreskua, bertsoak eta luntxa egongo dira; Jon Larrea presidenteak klub urdinaren ospakizunaren ekitaldiak aurreratuko ditu; Zuzendaritza Batzordeak ‘txupinazo’ honetan parte hartzeko deia egiten dio bere masa sozialari.

2025eko urtarrilaren 4a, larunbata. Kluba eratu zela ehun urte beteko diren egun berean, Sociedad Deportiva Amorebietak bere Mendeurrenari hasiera emango dio. Xumea eta, aldi berean, sinbolikoa eta hunkigarria izan nahi duen ekitaldi batekin egingo du. 12:00etan kalejira bat abiatuko da Herriko Plazatik, txistulariek alaiturik, eta kilometro bat inguruko distantzia egin ondoren Urritxera helduko da, urdinen etxea izan dena 1925eko urtarrilaren 4an kluba ofizialki sortu zenetik.

Urritxera iritsitakoan, Mendeurrenaren bandera igoko da, urte osoan zehar zelaiko sarreran egongo dena. Aurreskua dantzatuko da ehun urte hauetan zehar klub zornotzarrean izan diren jokalari, entrenatzaile, langile, zuzendari, bazkide eta zale guztien omenez, bai bizirik dauden bai utzi gaituzten guztien omenez. Bertso batzuk ere kantatuko dira. Eta amaiera gisa, Jon Larrea presidenteak klubak azken hilabeteetan SDAk ahalik eta mendeurrenik onena izan dezan landu dituen ekitaldi, jarduera eta ospakizunen berri emango du. Ekitaldia bukatzean lunch bat egongo da.

Lerro hauetatik, SDAko Zuzendaritza Batzordeak bere bazkideei, jokalariei, entrenatzaileei, babesleei eta zaleei dei egiten die urtarrilaren 4an Sociedad Deportiva Amorebietaren Mendeurrenaren lehen ekitaldi honetan parte har dezaten.

Compártelo