Logotipo centenario SD Amorebieta

SD Amorebietako Zuzendaritza Batzordeak, bere bazkide guztien ordezkari gisa, babes, gertutasun eta elkartasun osoa adierazi nahi dio Nassourou Ben Hamed futbolariari eta, irmotasun berarekin, atzo Reino de León zelaian Cultural y Deportiva Leonesa taldearen aurka jokatutako Lehen Federazioaren 23. jardunaldiko partidan jokalariaren aurka egindako irain arrazistak gaitzetsi nahi ditu.

Irain xenofobo horiek 75. minutuan gertatu ziren eta harmailetan zeuden pertsona talde batek egin zituen. SDAk kirolean eta bizitzako edozein arlotan gertatzen den indarkeria- eta xenofobia-adierazpen oro gaitzesten du. Intolerantziak eta arrazakeriak ez dute lekurik gure gizartean.

Halaber, Zuzendaritza Batzorde zornotzarrak eskerrak eman nahi dizkie Francisco García Riesgo epaileari eta Omar Álvarez Rodríguez laugarren epaileari, arrazakeriaren aurkako protokoloa azkartasunez eta erabakitasunez aktibatu zutelako.

Nous sommes avec toi, Benha!

Zurekin gaude, Benha!

¡Estamos contigo, Benha!

Compártelo