SDA-k gimnasio bat jarri du Txolonen
Sociedad Deportiva Amorebietak beste urrats bat eman du klub gisa hazten jarraitzeko. Izan ere, gimnasio bat jarri du Txoloneko instalazioetan, Urritxetik 500 metrora, harrobi urdineko taldeek erabiltzen duten zelaiaren ondoan. Gaur, maiatzak 26, osteguna, azpiegitura berri honen inaugurazioa izan da. Klubeko futbolarien garapena bultzatzeko eta kirol-errendimendua hobetzeko balioko du, bai lehen taldekoena bai onarrizko futbolekoena, betiere entrenatzaile edo koordinatzaileek lagunduta eta aholkatuta.
Gimnasioa bi solairutan banatuta dago eta 135 metro karratuko azalera du guztira (90 metro karratu behekoa eta 45 metro karratu goikoa). Barruan, kirol-ekipamendu modernoa du, GO fit gimnasio-kateak hornitua, Estatu osoan banatuta hogei bat zentro dituen enpresa honekin sinatutako babes-akordioaren ondorioz.
Inaugurazio ekitaldian izan dira, besteak beste, Jon Larrea SDAko presidentea; Asier Goiria kirol-zuzendaria; Gabriel Sáez GO fit enpresako presidente exekutiboa; David Pozos GO fit enpresako produktu arduraduna; eta Amorebieta-Etxanoko Udaleko talde politikoetako ordezkariak, tartean Andoni Agirrebeitia alkatea. Gainera, lehen talde urdineko jokalariak eta teknikariak bertaratu dira.