Logotipo centenario SD Amorebieta

Urdinek puntu bat eskuratu dute SD Logroñesen zelaian, txapelketako hasierako txanpa honetan sasoi onenean dagoen taldeetako bat. Horren erakusgarri da gaur arte ez dutela gol bakar bat ere jaso eta oraindik ez dutela porrota ezagutzen. Aitor Zulaikaren taldea nagusi izan da lehen zatian, baina atsedenaldira desabantailan joan da. Behin betiko 1-1ekoa bigarren zatiaren hasieran iritsi da, etxetik metro gutxira jokatzen ari zen Javi Elias logroñoarrak lortuta.

Gureak ondo sartu dira partidara, serio eta kontzentratuta. Halaber, hainbat abisu eman dituzte, Eliasen tiro gurutzatu bat kasu, aterik aurkitu ez duena. Royo atezaina adi egon da Hodei Rodriguezek area barruan buruz buru ez sartzeko eta Zorrillaren burukadari aurrea hartzeko area txikian. Atzealde urdina sendo zegoen aukerarik ez emateko. Beraz, kronometroak aurrera egin du aukera garbirik gabe. Gureak nagusi zirenean, aurkarien zelaian jokatuz, 1-0ekoa iritsi da, Dani Fernandezen bitartez 33. minutuan. Hortik atsedenaldira, Zulaikaren mutilek baloiaren jabe izaten jarraitu dute, baina ezin izan dute atezaina lan egitera behartu.

Aldagelatik igaro ondoren, urdinek berehala egin dute justizia eta berdinketa itzuli dute markagailura. Eliasen bitartez egin dute, area ertzetik zartako ederra atera baitu 54. minutuan 1-1ekoa sinatzeko. Norgehiagokak dominatzaile argirik gabe eta abagune gutxirekin jarraitu du. Mendibe area txikian burukada bat sartzeko zorian izan da, Castañedak falta jaurtiketa ona egin ostean, baina ez du harrapatu gutxigatik. Azken txanpan gehiago bultzatu du etxeko taldeak, baina sufritzen jakin dute Las Gaunasera egindako bisita zailean puntu bat eskuratzeko.

SD LOGROÑÉS: Royo, Julen, Simón Lecea, Dani Fernández (73’ Moha), David Sánchez, Sergio Gil (87’ Hernando), Bilal (55’ Ayensa), Guerra, Lazkano, Zubiri eta Aguinaga (55’ Olarra).

SD AMOREBIETA: Altamira, Mendibe, Castañeda, Odei, Marouane (73’ Fausto Tienza), Ituarte, Arzalluz (88’ Torrico), Elías, Ceballos, Zorrilla (73’ Etxaniz) eta Hodei Rodríguez (78’ Reka).

Golak 1-0: Min. 33; Dani Fernández. 1-1: Min. 54; Elías.

Epailea: Carlos Fernández. Txartel horiak: Bilal, Lazkano, Lecea; Odei, Marouane, Rodríguez eta Ceballos.

Compártelo