SD Amorebieta

Azken bi partidak etxetik kanpo jokatu ondoren, Sociedad Deportiva Amorebietako lehen taldea Urritxera itzuliko da asteburu honetan. Unión Deportiva Logroñés hartuko du igande honetan, apirilak 23, 12:00etan abiatuko den Lehen Federazioko 2. Multzoko 33. jardunaldiko norgehiagokan.

Hala nahi dutenek aldez aurretik erosi ahal izango dituzte sarrerak datorren larunbateko 12:00ak arte. Esteka honen bidez egin beharko dute: https://labur.eus/LEmcx 

Sarrera hauek gune orokorrerako bakarrik izango dira (ez dira tribunako sarrerak salduko) eta hurrengo prezioak dituzte:

16 urtetik aurrera: 15 euro

4 urtetik 15era: 5 euro

0-3 urte: doan

Gainera, partidaren egunean, sarrerak salduko dira Urritxeko leihatilan 11:00etatik aurrera. Hauek ere gune orokorrerako sarrerak izango dira, aipatutako prezioekin. 

Partekatu