SD Amorebieta

Sociedad Deportiva Amorebietako lehen taldeak FC Andorraren aurka jokatuko du igande honetan, abuztuak 27, LaLiga Hypermotioneko hirugarren jardunaldian. Neurketa 19:30ean hasiko da, Lezamako 2. Zelaian.

Sarrerak partida egunean bertan salduko dira Lezamako txarteldegietan. Lehia hasi baino ordu eta erdi lehenagotik erosi ahal izango dira eta 25 euroko prezioa izango dute (10 euro 16 urtetik beherakoentzat). Athletic Clubekin dagoen akordioaren ondorioz, talde zuri-gorriko bazkideek 20 euroren truke erosi ahal izango dituzte euren txartelak aurkeztuz.

BAZKIDE-TXARTELAK SDA-ko bazkideak doan sartuko dira. Gogoratu karnetak klubeko dendan jaso daitezkeela astelehenetik ostiralera 10.00etatik 13.00etara. Lezaman ere eskuratu ahal izango dira partidaren aurretik.

Partekatu