SD Amorebieta

Urdinek garaipena lortu dute aurredenboraldiko lehan partidan, gaur goizean Castro FC taldearen aurka jokatu dutena Urritxen. Julen Guerreroren mutilak hasi eta berehala aurreratu dira. Kaxek sartu du berari egindako penalti baten bitartez. Handik gutxira, aurrelari gipuzkoarrak Harolden erdiraketa bikain bat aprobetxatu du 2-0ekoa sinatzeko. Gureek aukera gehiago izan dituzte lehen 45 minutuetan, baina markagailua ez da gehiago mugitu atsedenaldira arte.

Bigarren zatian, Bertok bi gol sartu ditu bi minututan. Lehenengoa baselina eder batekin eta bigarrena Herviasen jokaldi on baten ondoren. 60an, Kaxek hat-tricka sinatu du Bertoren tiro baten ostran sortutako aldaratze bat harraptu ostean. Zornotzako zaleek beste gol ikusgarri bat ikusi dute 70.ean, Rekak txilena polita baten bidez ikusgarri 6-0ekoa egin duenean. Hurrengo lagunartekoa abuztuaren 2an (ostirala) izango da, El Pilarren (Guarnizo), Real Racing Cluben kontra.

SD AMOREBIETA: Marino, Carbonell, Camacho, Amelibia, Nakai, Kaxe, Berto, Hervías, Ben Hamed, Yuste eta Harold. Kortazar, Peru, Abde, Monroy, Veiga, Goiri, Reka, Bayón, Muñoz eta Selma aulkitik irten dira.

CASTRO FC: Juan Jesús, Julen Quintela, Imanol, Iker Iglesias, Eduardo Masside, Yurik Franco, Hugo Ruiz, Izan Coca, Cristiano Martins, Ander Ansuategui eta Álvaro Alonso.

Golak: 1-0: Min. 3; Kaxe, penaltiz. 2-0: Min. 11; Kaxe. 3-0: Min. 55; Berto. 4-0: Min. 57; Berto. 5-0: Min. 61; Kaxe. 6-0: Min. 70; Reka.

Epailea: Jon Ander Azkuenaga Astorkiza.

Partekatu