Logotipo centenario SD Amorebieta

Jaitsiera matematikoki joan den asteburuan ziurtatu bazen ere, urdinek ohoretsu agertu dira Celta Fortuna mendean hartzeko. Goiz eguzkitsu batean, Urritxek futbol ona eta zazpi gol ikusi ditu. Horietako lau SDArenak, Yuste, Masllorens eta Herviasek sinatuak lehen zatian eta Álvaro Marínek bigarrenean.

Norgehiagoka ez da ondo hasi, talde bisitaria 4. minutuan aurreratu baita Oscar Marcosen golari esker. Hala ere, urdinek azkar jakin dute buelta ematen. 9. minutuan, Yustek berdinketa lortu du korner bat aprobetxatuz. Eta 13.ean 2-1ekoa egin du Masllorensek area ertzetik jaurtiketa on batekin. Galiziarrak berdinketa itzultzeko gertu egon dira 26. minutuan, baina Marinok geldiketa on batekin erantzun dio Hugo Gonzalezen falta jaurtiketari. Atsedenaldira iristeko hamar minutu falta zirenean, Herviasek abantaila handitu du tiro gurutzatu indartsu batekin.

Aldageletatik igaro ostean, Celta Fortuna 3-2koa lortu du Gonzalezen bitartez. Ez du barkatu buruz burukoan. Alvaro Marinek ere ez du huts egin 68.ean, 4-2koa sartu duenean Javi Solaren pasea aprobetxatuz. Bisitariek abagune ona izan dute 70.ean, baina Marinok esku ona sartu du. Azken txanpan, Selma bosgarrena sinatzetik gertu egon da. Hala ere, baloia eskuairatik zentimetro gutxira joan da. 6 minutuko luzapenean, 4-3koa sartu du Vigoko taldeak penalti eztabaidagarri bat aprobetxatuz, baina garaipena Urritxen geratu da.

SD AMOREBIETA: Marino, Enol Coto, Amelibia, Kortazar (87’ Coulibaly), Camacho, Yuste, Ben Hamed (75’ Calavera), Masllorens, Iñigo Muñoz (63’ Selma), Hervías (63’ Javi Sola) eta Vicandi (63’ Álvaro Marín).

CELTA FORTUNA: César, Tincho, Gael Alonso, Meixus, Sergio (69’ Gavián), De la Iglesia (46’ Johan), Burcio, González, Óscar Marcos (85’ Yoel), Manu (46’ Antañon) eta Gabriel (73’ Barreiros).

Golak: 0-1: Min. 4; Óscar Marcos. 1-1: Min. 9; Yuste. 2-1: Min. 13; Masllorens. 3-1: Min. 34; Hervías. 3-2: Min. 58; González. 4-2: Min. 68; Álvaro Marín. 4-3: Min. 95; Gael Alonso.

Epailea: Jerónimo Montes García-Navas. Txartel horia atera die Calavera; Gavián, eta Tincho jokalariei.

Compártelo