SD Amorebieta 3-0 CD Arenteiro: Garaipen sendoa Urritxen
Urdinek denboraldiko garaipenik sendoena lortu dute CD Arenteirori 3-0 irabazita gaur Urritxen jokatutako 22. jardunaldiko partidan. Natxo Gonzalezen gizonek kontzentrazioa erakutsi dute atea hutsean mantentzeko eta erasoan ondo aritu dira. Kaxek lehenengoa sartu du atsedenaldia baino lehen eta Selmak garaipena biribildu du bigarren zatian beste bi gol eginez.
Lehen zatia nahiko parekatua joan da, borroka askorekin eta aukera aipagarri gutxirekin. 19. minutuan, bisitariek abagune ona izan dute. Marinok esku ona sartu du Pascuren jaurtiketa gelditzeko. Aukera urdin onenak atsedenaldiaren atarian iritsi dira. Herviasek aterik aurkitu ez duen zartako batekin abisatu du eta, handik gutxira, hegaletik barneratu da eta erdiraketa bikaina jarri du Kaxek 1-0ekoa sinatzeko aldalgeletara joan aurretik.
Bigarren zatia animatuta hasi da, ondoriorik gabeko abisuekin bi aldeetan. 60an, Ben Hamedek gol ederra bilatu du, baina baloia kanpora joan da. 2-0ekoa 62an heldu da, Herviasen erdiraketa berri baten ondoren Selmak buruz lortu du gola. Valentziako aurrelariak 68an errepikatu du. Herviasen falta jaurtiketa baten ondoren, Kaxek buruz ikutu du eta 7ak ez du barkatu. Azken txanpan, albiste on gehiago iritsi dira. Camacho berdegunera itzuli da lesio bat gaindituta eta Masllorensek eta Javi Solak lehen minutuak jokatu dituzte Urritxen. 3-0ko markagailuarekin, gure taldeak egoera kontrolatzen jakin du bigarren itzuliko lehen garaipena lortzeko.
SD AMOREBIETA: Marino, Calavera, Yuste, Kortazar, Carbonell (87’ Amelibia), Hervías (81’ Javi Sola), Ben Hamed, Coulibaly (65’ Camacho), Iñigo Muñoz (65’ Masllorens), Selma eta Kaxe (81’ Álvaro Marín).
CD Arenteiro: Adri López, Iano, Andrés Borge (62’ Martín Solar), Mangel (69’ Luis Fernández), Ferreiro, Adrián Cruz (46’ Rivelott), Pascu, Enol, Tarsi, Baselga eta Jordan.
Golak: 1-0: Min. 41; Kaxe. 2-0: Min. 62; Selma. 3-0: Min. 68; Selma.
Epailea: Pardeiro Puente. Txartel horia atera die Kortazar; Adrián Cruz eta Rivelott jokalariei.