SD Amorebieta

Urdinek denboraldiaurreko bigarren garaipena lortu dute gaur Urritxen Osasuna Promesasen aurka jokatutako partidan. Lehen zatiko azken txanpan aurreratu dira gureak Grant Mateerren gol politarekin, baina nafarrek berdindu egin dute bigarren zatia hasi eta berehala. Lehia berdinduta amaituko zela zirudienean, Quinterok 2-1ekoa sinatu du 89. minutuan.

Lehen zatia berdinduta igaro da, aukera handirik gabe. Gureek baloia mugitzeko gaitasun ona eta defentsarako indarra erakutsi dute. Erasoan ere arriskuz azaldu dira, batez ere Lasure eta Quinteroren arearen ertzetik egindako bi jaurtiketekin. Lehenengoak atezainaren eskularruekin topo egin du eta bigarrenak ez du eskuadra oso gutxigatik aurkitu. Partida hasierako markagailuarekin atsedenaldira iritsiko zela zirudienean, 1-0ekoa iritsi da. Grant Mateer estatubatuarrak sinatu du, taldean proban dagoen jokalariak, takoikada bikain batekin.

Bigarren zatia hasi eta berehala, 21 segundora, Osasuna Promesasek berdinketa egin du Auriaren bitartez. Bisitariak aurrea hartzetik gertu egon dira 53.ean, Jon Garciaren falta jaurtiketa batekin, baina baloiak zutoinean jo du. Neurketaren lehen ordua gaindituta, Marino luzatu egin behar izan da 1-2koa saihesteko. Gureek gola bilatu dute Erasoren burukada batekin eta Edwardsen jaurtiketa batekin, baina ezin izan dute Dario atezaina gainditu. Edwardsek berak 2-1ekoa sartzeko zorian egon da 81ean, buruz, Nuñezen erdiraketa ona aprobetxatuz, baina Dariok geldiketa bikaina egin du. Azkenean, 2-1ekoa 89. minutuan heldu da, Quinterok Seguinen korner baten ostean bolea ikusgarri batekin gola sartu duenean.

SD AMOREBIETA: Magunagoitia, Mier, Hernando, Etxeita, Lasure, Erik Morán, Carbonell, Rayco, Quintero, Grant y Jauregi. También han jugado Marino, Eraso, Seguín, Edwards, Sibo eta Núñez. 

OSASUNA PROMESAS: Valencia, Mutilva, Azcona, Osambela, Aguirre, Yoldi, Dufur, Arrasate, Echegoyen, Benito y Arguibide. También han jugado Darío, Garriz, Buján, Molina, Aguilar, Jon García, Michelis, Nowend, Sancho, Auria, Pascual, Lumbreras eta Aguinaga. 

Golak: 1-0: Min. 44; Grant. 1-1: Min. 46; Auria. 

Epailea: Alberto Fuente Martín. 

Compártelo