Logotipo centenario SD Amorebieta

Urdinek merezitako garaipena lortu dute Urritxen Basconiaren aurka. Jokoan berdinduta egon da derbia, baina gureek aukera gehiago eta hobeak sortu dituzte. Partidako hiru golak bigarren zatian iritsi dira. Torricok markagailua ireki du, Oyonok berdindu du eta, azken txanpan, Arzalluzek hiru puntuak etxean uzteko talde zornotzarrak sortutako abaguneetako bat sartu du.

Norgehiagoka aukerekin abiatu du bi aldeetan. Lehenengo, SDAk Entrecanalesen zartako batekin abisatu du. Athleticen hirugarren taldeak erantzuna eman du Altamirak geldiketa bikaina egitera behartuz. 20. minutuan Basconiak izan du berriro abagunea, baina Oyonoren jaurtiketa kanpora joan da. 27. minutuan, Zorrilla izan da markagailua inauguratzetik gertu egon dena, aurkariaren atezaina atzean utzi ostean. Hala ere, angelu gutxiko tiroak sarearen albo batean amaitu du. Ordu erdia igarota, Torricok jardunaldiko gola bilatu du zelai erditik. Simonek estu eta larri gelditu du. Hortik atsedenaldira arte, urdinek hainbat kontraeraso sortzeko aukera izan dute, baina ezin izan diete etekinik atera, zehaztasun ezagatik edo aurkariaren falta taktikoengatik.

1-0ekoa aldageletatik igaro ondoren heldu da. Torricok inauguratu 50ean area barruan baloi solte bat harrapatu ondoren. Gutxi iraun du abantailak. Izan ere, Basconiak 62an itzuli ditu taulak, Oyonok Altamiraren aldaratze bat harrapatu duenean nahi bezala markatzeko. Urritxeren protestekin, segundo batzuk lehenago Rekaren jokoz kanpo eztabaidagarri bat adierazi baitute, SDAren jokaldi arriskutsu bat moztuz.

Trabak oztopo, urdinek bi aukera garbi sortu dituzte 90erako ordu laurden falta zenean, biak Mikel Arzalluzen botetan. Lehenengoan Simonen eskularruekin topo egin du, eta bigarrenean jaurtiketa hainbeste kololatu nahi izan du kanpora joan zaiola. Hirugarrenean, saria. Rekak ezin izan du atezaina gainditu beste aukera bikain batean, baina zornotzarrak aldaratzea harrapatu eta Arzalluzi eman dio behin betiko 2-1ekoa egiteko 82.ean. 10ak berak 88an izan du epaia, baina atezainaren geldiketa aurkitu du berriro. Azken minutuetan gureek partida kontrolpean izan dute merezitako garaipena lortzeko.

SD AMOREBIETA: Altamira, Mendibe (89’ Asier Sánchez), Castañeda, Entecanales, Odei, Marouane (68’ Fausto Tienza), Arzalluz (89’ Ituarte), Elías, Ceballos, Zorrilla (68’ Etxaniz) eta Torrico (59’ Reka).

CD BASCONIA: Simón, Nomayo, Larrea, Arredondo (78’ Ezpeleta), Ellakuria (59’ Quintero), Peciña (68’ Lozano), Oyono, Conde (68’ Fernández), Selton, Belategi eta Zarandona (78’ Osipov).

Golak: 1-0: Min. 50; Torrico. 1-1: Min. 62; Oyono. 2-1: Min. 82; Arzalluz.

Epailea: Omar Álvarez. Txartel horiak: Entrecanales, Reka eta Castañeda.

Compártelo