SD Amorebieta 2-0 Villarreal CF B: Garaipen hau zuretzat da, Félix
Urdinak garaipenaren bidera bidera bueltatu dira eta Felix taldekideari eskeini diote. Gureek 2-0 gainditu dute Villrreal B Lezaman, LALIGA Hypermotionen 39. jardunaldiko partidan, denetarik pasa den bigarren zatian erabaki dena. Besteak beste, Magunagoitiak penaltia gelditu du aurkaria bat gutxiagorekin geratu eta berehala, markagailua 0-0ekoa zenean. Zornotzarrek aurkariaren atea ireki dute Unzuetaren bitartez Dorriori penaltia egin ostean eta Edwardsek luzapenean erabaki du garaipena.
Norgehiagokaren atarian, jokalari urdinak berdegunera sartu dira Felix taldekidearenganako animozko kamisetekin. Lezamako harmailetan ere pankarta ugari izan dira, futbolari gazteari babesa eta maitasuna adierazteko. Zurekin gaude, Felix.
Behin baloia jokoan, gureak nagusi hasi dira eta bisitarien areara hurbildu dira, baina ez dute Iker Alvarez atezaina arazo larrian jarri. Horrela, kronometroak aurrera egin du albiste gutxirekin areatan. Ordu erdira Villarealek abisua eman du kanpora joan den Espigaresen burukada batekin. Urdinek kezka sortu dute hegaletatik iritsitako erdiraketen bitartez, baina aurkaria sendo zegoen bere arean saiakerei aurre egiteko. Horrela, partida hasierako 0-0ekoarekin heldu da atsedenaldira.
Bigarren zatia hasi eta berehala, Castelloko taldea bat gutxiagorekin geratu da Espigaresi txartel gorria atera diotelako, Jauregi area ertzean trabatu baitu aurrelaria atezainarekin buruz buru jartzeko zorian zegoenean. Handik gutxira, bisitariek aurrea hartzeko aukera paregabea izan dute. Izan ere, VARek eskatuta, Gayàren esku eztabaidagarri bat adierazi dute area barruan. Ontiverosek hartu du penaltia jaurtitzeko ardura, baina Magunagoitiaren erreflexuekin egin du topo. Atezainak hamaika metroetatik egindako jarurtiekta gelditu du berdinketari eusteko 55ean.
Unzuetak baloia sareratzea lortu du, baina gola baliorik gabe geratu da, Dorrioren erdiraketa baino lehen baloia zelaitik atera baita. 70. minutuan, Marcos bisitariak area barruan heldu dio Dorriori errematea egitera zihoanean eta epaileak berriro adierazi du penalti puntua, oraingoan urdinen aldekoa. Unzuetak ez du barkatu eta 1-0ekoa egin du, Felixentzat eskaintza berezia izan duena.
Azken txanpan, Villarreal B buru-belarri aritu da berdinketaren bila eta gureek kontraerasoan bigarrena sartzeko aukera onak izan dituzte. Locak bere lehen gola egiteko zorian izan da birritan. Bigarrenean, luzapenean sartuta, baloiak zutoinaren kontra jo du eta aldaratzea Edwardsek jaso du eta 2-0ekoa sinatuz berarentzat berezia izan den aste batean, aita izan baita bigarrenez. Hemendik aurrera, CD Teneriferen bisitan pentsatu beharra dago.
SD AMOREBIETA: Magunagoitia, Álvaro Núñez, Bustinza, Gayà, Lasure, Sibo, Yriarte (84’ Erik Morán), Dorrio, Morci (84’ Edwards), Unzueta (89’ Loca) eta Jauregi (78’ Eraso).
VILLARREAL B: Iker Álvarez, Alti, Tasende, Fores (33’ Pascual), Ontiveros, Novoa (84’ Collado), Iñiguez (65’ Marcos), Rodrigo, Requena (84’ Ferrari), Espigares eta Pau.
Golak: 1-0: Min. 72; Unzueta, penaltiz. 2-0: Min. 98; Edwards.
Epailea: Trujillo Suárez. Txartel gorria atera dio Espigaresi 49an. Txartel horiak atera dizkie Gayà jokalariari; eta Villarrealeko Marcosi.