SD Amorebieta

Laugarren garaipena jarraian lortu dute urdinek. Oraingoan Union Deportiva Logroñesen aurka, Urritxen jokatutako 33. jardunaldiko partidan. Haritz Mujikaren taldea jaun eta jabe izan da eta bere lan onaren saria atsedenaldira iritsi aurretik heldu da Kwasi Siboren golari esker. Defentsako sendotasun erakustaldi berri bati esker, hiru puntu lortu dituzte gureek lidertza lortzeko borrokan jarraitzeko.

Norgehiagoka berdinduta hasi da. Hurbilketak oso lotsatiak ziren bi areatan. Rufo bisitariak Magunagoitia probatu du atezain zornotzarrak arazorik gabe harrapatu duen jaurtiketa batekin. Gureek erantzuna eman diote Mierren eskuinkada batekin, kanpora joan dena 10. minutuan. Argiagoa izan da handik gutxira iritsi dena, korner baten ostean. Hala ere, Etxeita eta Yriarteren erremateek ez dute saririk aurkitu. Urdinek estutzen jarraitu dute. Edwardsek kanpora jaurti du eta Arregi urdin ohiak Toni Herreroren erdiraketa arriskutsua moztu du. 1-0ekoa atsedenaldia heltzeko zorian zegoenean iritsi da. Jauregik bizkarra hartu dio atzelari errioxarrari eta bere erdiraketa Edwardsek harrapatu du. Australiarrak tiro egingo zuela zirudienean, Siboren agerpena ikusi du atzetik eta baloia eman dio sarera bidaltzeko.

Haritz Mujikaren mutilak aldagelatik itzuli dira bigarrena bilatzeko asmoarekin. Lortzear izan da Jauregi 58. minutuan, Gonzalorekin aurrez aurre geratu denean, baina atezainak 2-0ekoa saihestu du bigarren zatiko aukerarik argienean. Urdinek estutzen jarraitu dute lasaitasun handiagoa emango zuen beste gol baten bila, baina ezin izan dute UD Logroñeseko harresia bota. Errioxarrak ere aurrelarien bila aritu dira zuzeneko bidalketekin, baina zornotzarren defentsa nagusi izan da beste behin eta gaurkoan ere atea hutsen mantendu dute lan izugarri bati esker.

SD AMOREBIETA: Magunagoitia, Jorge Mier, Etxeita, Juan Rodríguez, Toni Herrero, Sibo (89’ Albisua), Yriarte, Edwards (59’ Pradera), Dorrio (74’ Buján), Rayco (89’ Iturraspe) y Jauregi (74’ Ewan).

UD LOGROÑÉS: Gonzalo, Cristian (31’ David Fernández), Algarra, Arregi, Doncel (Zourdine), Sierra (46’ Clau Mendes), Vinicius, Markel Lozano (63’ Ramos), Iñaki, Rufo (79’ Schutte) y Sergi.

Gol: 1-0: Min. 44; Sibo. 

Árbitro: Alemán Pérez. Ha amonestado a Marino por parte de la SDA; y a los visitantes Sierra y Sergi. 

Partekatu