Urdinek porrota jaso dute Bilbao Athleticen aurkako derbian, ostiral gauean Urritxen jokatu den 7. jardunaldiko partidan. Zuri-gorriek abagune gehiago sortu dituzte eta horietako bi aprobetxatu dituzte hiru puntuak eskuratzeko.

Partida menderatzailerik eta abagunerik gabe hasi da, 25. minutuan talde bisitariak Gerenabarrenaren bitartez lehen abisua eman duen arte. Bere jaurtiketa Amelibiak desbideratu du. 0-1ekoa lehen ordu erdia pasata iritsi da. Gaizkaren eta zutoinaren artean Bujanen gola saihestu dute, baina aldaratzea Azkunek jaso du eta ez du barkatu. Handik gutxira, jokaldia errepikatu da gureentzako amaiera hobeagoarekin. Bujanen jaurtiketak egurra jo du Gaizka desbideratu ostean eta oraingoan ez du aterik aurkitu.

Bilbao Athletic hobeto sartu da bigarren zatian eta abantaila handitzeko gertu egon da, baina Enol Coto salbatzaile agertu da. Urdinek metroak aurrera egitea lortu dute eta arean egindako jokaldi batean aurkaria urduritu dute. Urritxek atzelari zuri-gorri baten eskua eskatu du, baina epaileak ez du adierazi. 0-2ekoa 72an heldu da, Ibai Sanzen bitartez. Gureak partidara emozioa itzuliko zuen gol bat sartzen saiatu dira, baina ez da horretarako modurik egon.

SD AMOREBIETA: Gaizka, Carbonell, Amelibia, Kortazar, Enol Coto (76’ Abde), Nakai (61’ Yuste), Ben Hamed, Julen Jon (76’ Selma), Mauro Bravo (61’ Iñigo Muñoz), Hervías eta Álvaro Marín (61’ Kaxe).

BILBAO ATHLETIC: Santos, De Luis, Duñabeitia, Rego, Varela (68’ Ibai Sanz), Gerenabarrena, Sánchez, Azkune (87’ Hierro), Buján, Irurita eta Johaneko (80’ Ebro).

Golak: 0-1: Min. 31; Azkune. 0-2: Min. 72; Ibai Sanz.

Epailea: Daniel Pastoriza Iglesias. Txartel horiak atera dizkie Marín, Nakai, Enol Coto, Ben Hamed eta Yusteri SDAren aldetik; eta Rego bisitariari.

Compártelo