SD Amorebieta 0-1 Real Unión: Porrota ligaren estreinaldian

Urdinek ezin izan dute punturik lortu ligaren estreinaldian, Urritxen Real Unionen aurkako euskal derbian galdu eta gero. Bisitariek nagusi izan dira eta garaipena Unai Garciak hasierako txanpan egindako gol bakarrari esker lortu dute.
Norgehiagoka laster jarri da maldan gora urdinentzat. Real Union hobeto sartu da eta 7. minutuan aurreratu da Unai Garciaren bitartez. Gureek luzatzea lortu dute eta Zorrillak Tenaren eskularruak zikindu ditu jaurtiketa erdiratu batekin. Talde irundarrak abagune argiagoa izan du 27. minutuan, Tellecheak areaz kanpotik egindako saiakera zutoinaren kontra joan denean. Ahaleginak ahalegin, zornotzarrek ezin izan dute aukera argirik sortu eta Real Unionen aldeko abantailarekin heldu da neurketa atsedenaldira.
Gureak indartsuago bueltatu dira aldagelatik bigarren zatiaren hasieran, aurkaria defendatzera behartuz. Hala ere, zaila izan da talde bisitariaren sendotasunaren aurrean aukera aipagarriak sortzea. Horrela, bigarren zatiak aurrera egin du amaieraraino arrisku nabarmenik gabe bi aldeetan. Egoera 84.ean alda zitekeen, Urritxek Etxanizi area barruan egindako penaltia eskatu duenean, baina epaileek ez du horrela ulertu.
SD AMOREBIETA: Altamira, Ceballos, Entrecanales, Odei, Castañeda, Ituarte (73’ Mendibe), Marouane (73’ Elías), Mikel Arzalluz, Reka (65’ Asier Sánchez), Zorrilla (73’ Hodei Rodíguez) eta Torrico (65’ Etxaniz).
REAL UNIÓN: Tena, Fontán, Mateo, Molina, Unai García, Mecerreyes (46’ Arruti), Tellechea (80’ Mustapha), Hugo, Miguélez (66’ Mancisidor), De la Mata (56’ Beñat) eta Laken Torres (56’ Irisarri).
Gola: 0-1: Min. 7; Unai García.
Epailea: Gorka Mazo. Txartel horiak: Reka, Ituarte, Arzalluz, Castañeda, Entrecanales, Mendibe; eta De la Mata, Mateo, Irisarri, Mustapha, Molina.