SD Amorebieta 0-1 Real Sociedad B: Porrota Urritxen urte erdi geroago

Urdinek galdu dute Urritxen, urriaren 4tik, Bilbao Athleticen aurka galdu zutenetik, gertatzen ez zena. Gaur, sei hilabete eta bi egun geroago, beste bigarren talde batek, Realarenak, irabazi du zelai zornotzarrean. 0-1 Mikel Gotik lehen zatiko azken txanpan sartutako golari esker. Natxo Gonzalezen taldeak azken unera arte borrokatu du markagailua iraultzeko, baina ez da posible izan.
Gureak aurrea hartzear egon dira hasi bezain laster Alvaro Marinen bitartez, Selmaren heriotzaren pasea harrapatzeko gutxi falta izan baitzaio. Urdinen hasiera on baten ondoren, Sanse nagusituz joan da jabetza luzeekin. 28an, Marinok eskularruak sartu behar izan ditu Carbonellen zartakoari aurre egiteko. Zornotzarrek 33.ean erantzun dute Selmaren burukada batekin, baina kanpora joan da. 0-1ekoa 39.ean heldu da. Gotik area kanpotik jaurti du eta baloiak sare barruan bukatu du botearekin pozoitu ostean, bisitariei abantaila emanez atsedenaldira joan baino lehen.
Urdinak indartsu itzuli dira aldagelatik eta Alvaro Marinek 52.ean sartu du gola Ben Hameden erdiraketa baten ostean. Lerroko epaileak banderatxoa altxatu du, Urritxeren harridurarako jokoz kanpo adieraziz, errematatzailea baloiaren atzetik zegoela baitzirudien. Gureek berdinketaren bila jarraitu dute. Vicandik abagune argia izan du Ericen pase baten ondoren, baina jaurtiketa kanpora joan da. Sansek 82an izan du bigarrena egiteko aukera, Eder Garciak Marinoren aurrean barkatu duenean. SDA golaren bila aritu da buru-belarri azken txanpan eta Urritxek Iñigo Muñozi egindako penaltia eskatu du, baina ez dute adierazi. Urdinen ahalegina gorabehera, gaur ezin izan dute punturik lortu.
SD AMOREBIETA: Marino, Enol Coto (62’ Hervías), Amelibia, Yuste, Kortazar, Eric (77’ Camacho), Masllorens (62’ Iñigo Muñoz), Javi Sola, Ben Hamed, Selma (62’ Vicandi) eta Álvaro Marín (85’ Kaxe).
REAL SOCIEDAD B: Fraga, Lebarbier, Goti (77’ Guibelalde), Peru Rodríguez, Eder García, Marchal (77’ Ramírez), Rupérez, Beitia, Carbonell, Carrera (65’ Orobengoa) eta Astiazaran.
Gola: 0-1: Min. 39; Goti.
Epailea: María Eugenia Gil Soriano. Txartel gorria atera dio Álvaro Marini aldatu ondoren eta Eder García bisitariari 88an. Txartel horia atera die SDAko Enol Coto eta Amelibiari; eta Sanseko Carbonell eta Mikel Rodríguez jokalariei.