SD Amorebieta

Urdinek porrot gogorra jaso dute Urritxen Tarragonako Nastic taldearen aurka jokatu duten partidan. SDAren neurketa on baten ondoren, bisitariek garaipena lortu dute 90. minututik aurrera iritsi den penaltiz sartutako gol bati esker.

Urdinak indartsu irten dira, nagusi golaren bila. Nasticek faltak egin behar izan zituen zornotzarren kemena geldiarazteko. Julen Guerreroren taldea abaguneak sortzen hasi da. Ben Hameden bolea indartsua probidentzialki estali du defentsa batek. Amelibiaren errematea kanpora joan da gutxigatik, eta Coulibaly bere ibilbidea desbideratzeko zorian egon da. Ben Hameden beste saiakera gogor batek ere ez du saririk lortu 20. minutuan. Pixkanaka, talde bisitariak metroak luzatu eta Gaizkaren areara hurbiltzea lortu du, baina ez du estutasunean jarri. Bisitarien atezainari, Varori, 30ean luzatzea egokitu zaio, Herviasen zartakoari aurre egiteko. 37an Coulibaly izan da langa gainetik errematatu duena. SDAren saiakerak gorabehera, norgehiagoka 0-0ekoarekin heldu da atsedenaldira.

Bigarren zatia antzeko gidoi batekin hasi da. Urdinek gogotsu bultzatu dute hasieran, baina ez dute abagune argirik sortu. Julen Guerrerok aulkia astindu du erasoko erritmoari eusteko eta gola aurkitzen jarraitzeko, baina Nasticek sendo jarraitzen zuen defentsan lanetan. Gureek ez dute etsi. Gola egiteko zorian izan da Julen Jon falta jauriketa baten bitartez, baina Varok hegan egin du ekiditzeko. Jarraian Nakai izan da saiatu dena eta tiroa kanpora joan da. Luzapenean sartuta, futbola bidegabea izan da berriro urdinekin. Epaileak Nasticen aldeko penaltia adierazi du eta Joan Oriolek ez du barkatu.

SD AMOREBIETA: Gaizka, Carbonell, Camacho, Amelibia, Kortazar, Nakai, Coulibaly (71’ Yuste), Ben Hamed (90’ Peru), Berto (67’ Muñoz), Hervías (67’ Julen Jon) eta Marín (67’ Reka).

NÀSTIC DE TARRAGONA: Varo, Pol, Dufur, Gorostidi, Montalvo (61’ Álex López), Jardí (90’ Nil), Óscar Sanz, Leal (46’ Antoñín), Pablo Fernández (79’ Jiménez), Joan Oriol eta Víctor Narro (61’ Fernández).

Gola: 0-1: Min. 94; Joan Oriol, penaltiz.

Epailea: Fernando Román Román. Txartel gorria atera dio 93. minutuan Carbonelli. Txartel horiak atera dizkie SDAko Camachori; eta Nasticeko Leal eta Joan Oriol jokalariei.

Compártelo