SD Amorebieta

Urdinek ezin izan dute punturik lortu liga txapelketako estreinaldkian, Urritxen Gimnastica Segovianaren aurka galdu baitute, partidako 87. minutuan jasotako gol baten ondorioz.

Urritxek lehen zati entretenigarria ikusi du, non talde zornotzarra jokoaren pisua eraman du. Hala ere, lehen aukera talde bisitariak izan du, Hugo Diazek aprobetxatu ezin izan duen trantsizio azkar bati esker. Area barrutik egindako jaurtiketa Marinok blokatu du, segurtasunez. Ordu laurdena bete baino lehen, Selmak aterik aurkitu ez duen jaurtiketa batekin amaitu du talde jokaldi ikusgarri bat. Urdinek ondo mugitu dute baloia hutsuneen bila eta erasokorrak izan dira hegaletatik, Hervias eta Muñoz oso aktiboak izan baitira, baina azken metroetan zehaztea falta izan zaie. Horrela, norgehiagoka 0-0ekoarekin heldu da atsedenaldira.

Gureak indartsu sartu dira bigarren zatian eta Carbonellen bitartez gola sartzetik gertu egon dira korner baten ostean, baina jaurtiketa gutxigatik kanpora joan da. Jarraian, Hervias erasokor batek arriskua sortu du berriro, saririk lortu ez duen barnekaldi azkar batekin. Gimnastica Segovianak SDAren hasiera on horri eustea lortu du eta jokoa berdintzea lortu du. Minutuak aurrera joan dira, menderatzaile eta aukerarik gabe, harik eta gureek partidaren agintea hartu duten arte. Jokoa gelditzeko falta ugari egin dituen aurkaria bat gutxiagorekin geratu ahal izan da amaieratik 20 minutura, baina epaileak txartel horia bakarrik atera dio Gabriel bisitariari Herviasi area ertzean sarrera oso gogor bat egin ondoren.

SDAko jokalariek estutzen jarraitu dute, baina kanpoko taldea izan da asmatu duena ate aurrean. Davok Marinorekin geratu da buruz buru 87. minutuan eta ez du barkatu. Kolpea jaso arren, gureek borrokan jarraitu dute eta berdinketa lortzeko zorian egon dira Kortazarren bitartez, baina burukada langa gainetik joan da.

SD AMOREBIETA: Marino, Carbonell (84′ Enol Coto), Camacho, Kortazar, Amelibia, Nakai, Ben Hamed (72’ Yuste), Hervías (84′ Reka), Muñoz, Selma (64’ Berto) eta Kaxe (64’ Marín).

GIMNÁSTICA SEGOVIANA: Pablo Carmona, Hugo Marcos (65’ Berlanga), Sergi Molina, Abel Pascual, Hugo Díaz (74’ Fernán), Javier Borrego (80’ Astray), Fernando Llorente, Rubén Yubero, Davo, Ignacio Tellechea (65’ Gabriel Felipe) eta Juan De la Mata. 

Gola: 0-1: Min. 87; Davo.

Epailea: Alejandro Morilla Turrión. SDAko Carbonell, Kortazar eta Ben Hamed; eta Davo, Hugo Marcos, Rubén, Gabriel, Hugo Díaz eta Abel Pascual futbolariek txartel horiak ikusi dituzte. 

Compártelo