SD Amorebieta

Autocares Olea enpresak kudeatuta, Sociedad Deportiva Amorebietako zaleek autobusak izango dituzte partidu egunetan Lezamara joateko. Neurketa bakoitza hasi baino ordubete lehenago irtengo dira anbulatorioko geltokitik. Joan-etorriko txartelak 6 euroko prezioa izango du. Txartelak partidaren aurreko egunera arte erosi ahal izango dira Autocares Olearen bulegoan eta Xiberu tabernan.

Partekatu