Ourense CF 0-3 SD Amorebieta: Urdinek bertsiorik onena erakutsi dute O Couton irabazteko

Urdinek euren bigarren garaipena jarraian lortu dute Ourenseren aurka, azken aurreko jardunaldira playoffetan sartzeko aukera matematikoekin iritsi den bigarren itzuliko talderik onenetakoa. Natxo Gonzalezen taldeak bere bertsiorik onena erakutsi du eta O Couton irabazi du Hervias, Coulibaly eta Álvaro Marínen golekin.
Partida dominatzaile argirik gabe eta arrisku gutxirekin abiatu da. Lehen minutuetan, abisurik onenak Andradaren burukada bat izan dira, etxekoen aldetik, eta Masllorensen jaurtiketa erdiratuegi bat SDAren aldetik. Lehen aukera aipagarria 26an heldu da. Marinok esku ona sartu behar izan du Jairoren saiakera gelditzeko. Gureek aurkariaren area inguruan egindako bi berreskurapenekin erantzun dute, baina ezin izan diete etekinik atera. Lehenengoan, Camachoren erdiraketak ez du taldekiderik aurkitu. Eta bigarrenean, Javi Solaren jaurtiketa Pato Guillenen eskuetara joan da.
0-1ekoa 36. minutuan iritsi da. Herviasek areaz kanpo jaso du eta zutoinetik gertu sareratu den zartako eder batekin markagailua ireki du. Gureak abantaila handitzetik gertu egon dira aldagelarako bidea hartu aurretik kontraeraso on baten bitartez, baina ezin izan dute aprobetxatu.
Bigarren zatia oso bizia hasi da. Galiziarrak berdinketa lortzeko zorian izan dira, baina zutoinak Alberto Gilen jaurtiketa gurutzatua eragotzi du. Vicandiren ordez sartu berri den Alvaro Marinen bi aukera onekin erantzun du SDAk. Pato Guillen atezainak gola ukatu dio 52.ean eta 54.ean. Etxeko atezaina 61.ean lan egin du berriro Iñigo Muñozen saiakera geldiarazteko.
Ourense gora joan da berriro eta Marinoren area inguruan ibili da, baina ez du asmatu azken metroetan. Zornotzarrek, ordea, bigarrena egin dute 76. minutuan. Coulibalyk baloia hartu du kontrako zelaian, arearen aurrealderaino aurreratu da eta zutoinera itsatsita jarri du, Guillenentzat ezinezkoa. Gureek erasoan jarraitu dute eta, 82.ean, Selmak Alvaro Marinekin konektatu du area barruan eta honek fusilatu egin du markagailuan behin betiko 0-3koa ezartzeko.
OURENSE CF: Pato Guillén, Andrada, Fidalgo, Carbonell, Jerin (77’ Fullana), Alberto Gil (79’ Di Renzo), Zalaya, Prada (46’ Hugo Sanz), Moisés (46’ Prado), Josema (65’ Ángel Sánchez) eta Jairo.
SD AMOREBIETA: Marino, Enol Coto, Amelibia, Yuste, Kortazar (65’ Coulibaly), Camacho, Masllorens, Javi Sola (86’ Berto), Iñigo Muñoz (86’ Mauro Bravo), Hervías (77’ Selma) eta Vicandi (46’ Álvaro Marín).
Golak: 0-1: Min. 36; Hervías. 0-2: Min. 76; Coulibaly. 0-3: Min. 82; Álvaro Marín.
Epailea: Néstor Holgueras Castellanos. Txartel horia atera die Masllorens, Enol Coto; eta Zalaya jokalariei.