SD Amorebieta

Sociedad Deportiva Amorebietak Urritxen jokatuko du larunbat honetan, hilak 18, Osasuna Promesasen kontra. Partida, Lehen Federazioko 2. Multzoko 24. jardunaldikoa, 19:00etan hasiko da.

Nahi izanez gero, sarrerak online erosi ahal izango dira ostiralera arte,19:00ak arte. Esteka honen bidez egin beharko da: https://labur.eus/PpHWv

Sarrera hauek gune orokorrerako izango dira (ez dira tribunako sarrerak salduko) eta hurrengo prezioak dituzte:

16 urtetik aurrera: 15 euro

4-15 urte: 5 euro

0-3 urte: doan

Gainera, partida egunean, sarrerak Urritxeko leihatilan salduko dira 18:00etatik aurrera. Gune orokorrerako sarrerak ere izango dira, aipatutako prezioekin.

Compártelo