Logotipo centenario SD Amorebieta

Urdinek aurredenboraldiko lehen norgehiagoka galdu dute, gaur goizean Taxoarren jokatu dutena Osasuna Promesasen aurka, kategoria altuagoko taldea eta egun gehiago lanean daramana. Izan ere, gaurkoa bere laugarren partida zen. Hala ere, ondo lehiatu dute Aitor Zulaikaren mutilek, batez ere lehen zatian. Ideiak lantzeko eta motorrak berotzeko baliogarria izan den neurketa honetan goraipatu behar da ere harrobiko taldeetako gazte ugarik egindako lana.

Lehen zati parekatu bateko aukerarik argiena SDA-k sortu du. 33. minutuan izan da, Rekak Stamatakis atezainaren geldiketa bikainarekin topo egin duenean Arzalluzen jokaldi itzel baten ondoren. Osasunaren golak bigarren zatian heldu dira, hirurak Jon Garciaren zigiluarekin 51, 73 eta 80 minutuetan.

OSASUNA PROMESAS: Stamatakis, Arguibide, Jiménez, Santos, Dani González, Anai, Auría, Xabi Garin, Edu San Miguel, Yoel eta Ciganda. Ordezkoen aulkitik Espejo, Fernández, Lumbreras, Jon García, Arroyo, Aimar Bonel, Asier Bonel, Bruno eta Ander Alonso zelairatu dira. 

SD AMOREBIETA: Murgoitio, Mendibe, Castañeda, Entrecanales, Odei, Mikel Arzalluz, Intxausti, Hodei Rodríguez, Reka, Goienetxe eta Hernáiz. Ordezkoen aulkitik Etxaniz, Ceballos, Zorilla, Torrico, Peru, Lulu, Aranzeta, Lopi, Iker Domínguez, Bikandi eta Garate zelairatu dira.

Golak: 1-0: Min. 51; Jon García. 2-0: Min. 73; Jon García. 3-0: Min. 80; Jon García.

Epailea: Imanol Irurzun. Txartel horia atera die Jiménez, Aimar Bonel; eta Entrecanales jokalariei.

Compártelo