Osasuna Promesas 3-0 SD Amorebieta: Porrota lehen itzuliko azken partidan
SDAk etxetik kanpo galdu du berriz ere ligako txapelketako lehen itzuliari agur estako. Oraingoan, Osasuna Promesasen aurka izan da. Talde nafarrak akats urdinak aprobetxatu ditu 3-0eko emaitzarekin irabazteko.
Norgehiagoka berdinduta hasi da, aukera gutxirekin bi aldeetan. Lehen txanpako abisu bakarra Mauro Bravok eman du urdinen aldetik, Valentciak harrapatu duen falta jaurtiketa batekin. 20. minutua bete baino lehen, etxekoek arriskua sortu dute Lumbrerasen burukada batekin, langa gainetik joan dena. Bigarren saiakeran, etxekoek atea ireki dute Jon Garcíaren zartakoari esker. Gureak erreakzionatzen saiatu dira, baina ez dira gai izan aukera argiak sortzeko. Urdinen sendotasun falta baliatuz, Promesasek 2-0ekoa egin du Lumbrerasen bitartez atsedenaldira heldu baino lehen.
Urdinak desabantaila murrizteko asmoz bueltatu dira aldagelatik, baina Iñigo Muñozen jaurtiketa sarearen albo batera joan da eta Selmaren burukada Cotoren erdiraketaren ostean kanpora atera da. Natxo Gonzalezek ordezkoen aulkia mugitu du erreakzio bila. Zelairatu direnen artean, neguko bi fitxaketak: Eric Pérez eta Aimar Vicandi. Gureak hobeto jokatzen eta aukariaren area inguratzen ari zirenean, epaileak etxekoen aldeko penaltia adierazi du. Jon Garciak ez du barkatu hamaika metroetatik eta behin betiko 3-0ekoa sartu du.
OSASUNA PROMESAS: Valencia, Diego Moreno (68’ Nowend Lorenzo), Toni Herrero, Ibaider Garriz, Mauro, Lumbreras (68’ Sancho), Osambela (87’ Noel López), Xabi Huarte (83’ Anai), Espejo, Jon García (83’ Mutilva) eta Arguibide.
SD AMOREBIETA: Marino, Enol Coto (74’ Vicandi), Amelibia, Yuste (81’ Kortazar), Mauro Bravo, Ben Hamed, Coulibaly (81’ Peru), Carbonell, Hervías (63’ Eric), Iñigo Muñoz eta Selma (74’ Kaxe).
Golak: 1-0: Min. 25; Jon García. 2-0: Min. 40; Lumbreras. 3-0: Min. 77; Jon García, penaltiz.
Árbitro: Pablo Monterrubio Torres. Txartel horiak atera dizkie Osambela; Bravo, Coulibaly eta Carbonell jokalariei.