Sociedad Deportiva Amorebietako bazkideei dei egiten zaie Zelaieta Zentroan egingo den Ohiko Batzar Nagusira. Lehen deialdia 2024ko uztailaren 23an izango da, 18:00etan, eta bigarren deialdia egun berean, 18:30ean.

Hona hemen Batzarraren Gai-zerrenda:

1. Aurreko akta irakurri eta onartzea, hala badagokio.

2. Ikuskatutako urteko kontuak onartzea, hala badagokio

3. 2023-2024 denboraldiko memoria onartzea, hala badagokio.

4. 2024-2025 denboraldiko kuotak onartzea, hala badagokio.

5. 2024-2025 denboraldiko kirol proiektua eta aurrekontua onartzea, hala badagokio.

6. Norberak lekarkeena.

 

Amorebieta-Etxanon, 2024ko uztailaren 5ean

 

Sin.- Presidentea

Partekatu