SD Amorebieta

SD Amorebietako lehen taldeak Nastic de Tarragonaren aurka neurtuko ditu indarrak igande honetan, irailak 8, Urritxen. Norgehiagoka, ligako 3. jardunaldikoa, 16:00etan abiatuko da. Sarrerak online eros daitezke: https://sdamorebieta.compralaentrada.com/eventos/

Sarrera hauek gune orokorrerako bakarrik izango dira (ez da tribunarako sarrerarik salduko) eta 15 euroko prezioa izango dute 16 urtetik gorako pertsonentzat eta 5 eurokoa 16 urtetik beherakoentzat.

Agortzen ez badira, partida hasi baino ordubete lehenagotik ere erosi ahal izango dira Urritxeko leihatilan.

Klubeko bazkideak joan den denboraldiko karnetekin sartu ahal izango dira. Datozen egunetan 2024-25ko txartelen bilketaren berri emango da.

Partekatu