SD Amorebieta

Nassourou Ben Hamed Ndongo (Bertoua, 2002-07-20) erdilari kamerundarrak SD Amorebietan jokatuko du denboraldi honetan.  Azken denboraldi eta erdian Lehen Federazioko AD Meridan jokatu du 23 urtez azpiko futbolariak. Extremadurako taldera 2022-23ko neguko merkatuan iritsi zen, Bigarren Federazioko Marino de Luancon nabarmendu ostean.

Erdilari urdin berriak Leganeseko harrobian eta bere eskubideak dituen Moralo CP taldean ere jokatu du, izan ere, klub horretatik dator utzita. Gainera, Kamerungo selekzioaren beheko kategorietan aritu da, non 17 urtez azpiko Munduko Txapelketa eta Afrika Kopa –txapeldunak izan ziren- jokatu zituen.

Ongi etorri Urritxera, Nassourou!

Partekatu