Logotipo centenario SD Amorebieta

SD Amorebietak Mikel Mendibe Garrogerrikaetxebarria (Markina-Xemein, 2002-02-20) fitxatu duela jakinarazi nahi du. Athletic Cluben hezitako atzelari gazteak Lehen eta Bigarren Federazio Mailetan lehiatu du azken hiru denboraldietan.

Jokalari urdin berria alebinetan sartu zen Lezaman eta mailak igotzen joan zen Bilbao Athleticera iritsi arte. Zurigorrien bigarren taldearkin 36 partida jokatu zituen 2022-23an eta minutu gehien izan zituen futbolaria izan zen Unai Gomez, Adu Ares, Hugo Rincón edo Unai Egiluz bezalako jokalariak zituen talde horretan. Denboraldi hori amaituta, CF Intercityra joan zen. Bertan denboraldi eta erdiz Lehen Federazioan lehiatu zuen, baina azken neguko merkatuan Alacanteko taldea CD Numanciagatik aldatu zuen. Klub historiko honetan hamaika partida jokatu zituen Bigarren Federazioan ligako txapelketaren azken txanpan. Orain, Bizkaiara bueltatuko da atzealde zornotzarra indartzeko.

Ongi etorri, Mikel!

Compártelo