SD Amorebieta

Sociedad Deportiva Amorebietak Mikel Kortazar Idiakez (Ondarroa, 1999-03-10) fitxatu duela jakinarazi nahi du. Joan den denboraldian SD Tarazonaren koloreak defendatu zituen atzelariak Lehen Federazioan. Aragoiko taldearekin 31 partida ofizial jokatu zituen.

Kortazar Athletic Clubeko harrobian hezi zen. Alebinetan iritsi zen Lezamara eta mailak igotzen joan zen Bilbao Athleticera heldu arte, no 2020-21 eta 2021-22 denboraldietan aritu zen. Lezamatik irten ondoren, UD Logroñesen eta Calahorran jokatu zuen pasa den udan Tarazonara iritsi aurretik. SDAko jokalari berriak ehun partida baino gehiago jokatu ditu brontzezko kategorian.

Ongi etorri Urritxera, Mikel!

Compártelo