Mikel Arzalluz, kalitatea eraso urdinerako 2027raino

SD Amorebietak Mikel Arzalluz Errasti (Azkoitia, 1995-01-10) fitxatu duela jakinarazi nahi du, azken bi denboraldietan Gernika Cluben aritu den aurrelaria. Jokalari urdin berriak 2027. urteraino sinatu du, SDAren aldeko apustua eginez hainbat eskaintza izan arren. Eskarmentua handia du Bigarren Federazioan, azken lau denboraldietan 125 partida jokatu eta 30 gol sartu baititu txapelketa honetan.
Arzalluz 2021-22an estreinatu zen kategorian, bere herriko CD Anaitasunan nabarmendu ondoren Arenas Clubera joan zenean. Gobelan ligako 34 partida jokatu eta 4 gol sartu zituen eta UP Langreok fitxatu zuen. Asturiaseko taldean 32 neurketa jokatu zituen eta 10 gol sartu zituen. 2023ko udan Gernika Clubera heldu zen eta bertan eman ditu azken bi denboraldiak, bakoitzean 8 gol eta 4 gol-pase sinatuz.
Ongi etorri, Mikel!