Mikel Álvaro eta Gorka Guruzetaren parte medikoa
Mikel Alvaro eta Gorka Guruzeta jokalariek min hartuta utzi zuten UD Las Palmasen aurkako partida.
Mikel ÁLVARO: azterketa medikoa egin ondoren, erdilariak ezker soleoan mina duela baieztatu da, baina ez du giharretan eraginik.
Gorka GURUZETA: azterketa medikoaren ondoren, aurrelariak ezker orkatilan I. graduko bihurritua duela baieztatu da.
Baja-aldia bi jokalarien bilakaeraren araberakoa izango da.
* Informazio hori futbolarien eta klubeko zerbitzu medikoen baimenarekin argitaratzen da.