SD Amorebieta

Sociedad Deportiva Amorebietak Mauro Bravo Fernández (Madril, 1999-07-30) fitxatu duela jakinarazi nahi du. Brasilgo Amazonas FC taldetik datorren erasoko erdilaria da.

Jokalari urdin berria Atletico Madril, Leganes edo Alcorcon bezalako klubetako harrobietan hezi zen Estatu Batuetara joan aurretik. Han Iona eta Floridako unibertsitateetan jokatu zuen. Orlando Cityren eskutik eman zuen jauzia futbol profesionalera. 2022an Europara itzuli zen hilabete batzuetan Greziako Irodotos taldean jokatzeko, Bareingo Al-Riffara joan aurretik. Pasa den udan abentura berri bati ekin zion Brasilen, eta bertan Londrina EC eta Amazonas FC taldeen koloreak defendatu ditu azken urtean.

Ongi etorri, Mauro!

Partekatu