SD Amorebieta

2022-2023 Errege Kopako lehen kanporaketako zozketa burutu da gaur Las Rozaseko Futbolaren Hirian. Zozketaren konfigurazioa dela eta, urdinek Bigarren Federazioko talde batekin gurutzatzeko %100eko aukerarekin aurre egiten zioten, Lehen Federazioa baino maila bat beherago. 34 aurkari posible zeuden eta zorteak zornotzarrak Atletico Saguntinorekin parekatzea erabaki du. Valentziako taldea 3. multzoan jokatzen du eta une honetan 11. postuan kokatuta dago. Kanporaketa partida bakarrera erabakiko da Nou Camp de Morvedre zelaian. Norgehiagoka azaroaren 12 eta 13ko asteburuan izango da, oraindik zehazteke dagoen ordutegian.

Partekatu