SD Amorebieta

Datorren larunbatean, uztailak 8, Sociedad Deportiva Amorebietako lehen taldeak 2023-2024 denboraldiko lehen entrenamendua burutuko du. Urdinek bigarrenez lehiatuko dute Bigarren Mailan, hemendik aurrera LaLiga Hypermotion izena izango duena. Entrenamendua Urritxen egingo da, ateak zabalik, eta 10:30ean hasiko da. Aurreko bi egunetan, hilaren 6an (osteguna) eta 7an (ostirala), berdegunean lanean hasi aurretik egin beharreko azterketa medikoak eta proba fisikoak egingo dituzte. 

Larunbateko entrenamendua hasi aurretik, 10:10ean, Asier Goiria kirol zuzendariak eta Haritz Mujika entrenatzaileak gerturatzen diren kazetariekin hitz egingo dute. Komunikabideek taldearen irudiak hartzeko aukera izango dute. 

Partekatu