Ligako lehen partidarako sarrerak salgai

SD Amorebietako lehen taldeak asteburu honetan ekingo dio liga txapelketari. Urritxen izango da Real Unionen kontrako euskal derbiarekin, igandean 12:00etatik aurrera jokatuko dena. Sarrerak hurrengo estekan eros daitezke: https://sdamorebieta.compralaentrada.com/eventos/
Sarrera hauek gune orokorrerako dira (ez da tribunarako sarrerarik salduko) eta 15 euroko prezioa dute 16 urtetik gorako pertsonentzat eta 5 eurokoa 15 urtetik beherakoentzat. Agortzen ez badira, partida hasi baino ordubete lehenagotik ere erosi ahal izango dira Urritxeko leihatilan.
SDA-ko bazkideak doan sartuko dira.