Liderra bisitatzeko sarrerei buruzko informazioa

Urdinek Utebo FC liderra bisitatuko dute larunbat honetan, urriak 25. Bigarren Federazioko 8. jardunaldiko partida Santa Anan jokatuko da 18:30etik aurrera. Sarrerak leihatilan erosi ahal izango dira partidaren egunean bertan, prezio hauekin:
– 14 urtera arte: doan
– 14-25 urte bitartekoak: 10 euro
– 25 urtetik aurrera: 15 euro