SD Amorebieta

Sociedad Deportiva Amorebietak Real Oviedo hartuko du Lezaman datorren larunbatean, urriak 21, 16:15ean, LALIGA Hypermotioneko 12. jardunaldiko lehian.

Partidarako sarrerak klubeko dendan salduko dira, San Miguel kalean, gaurtik ostiralera arte. Gogoratu dendaren ordutegia astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara dela (asteazkenetan 17:00etatik 20:00etara ere irekitzen da). Partida egunean ezin izango da Lezamako txarteldegian sarrerarik erosi.

Sarrerek 25 euroko prezioa dute (10 euro 16 urtetik beherakoentzat). NAN-a aurkeztu beharko da eta pertsona bakoitzak bi sarrera gehienez erosi ahal izango ditu. Athletic Clubekin dagoen akordioaren ondorioz, talde zuri-gorriko bazkideek 20 euroren truke eros ditzakete euren karneta aurkeztuz.

ZALE BISITARIEN SARRERAK Zale bisitarientzako sarrerei dagokienez, Real Oviedok kudeatuko du bere salmenta. Izan ere, SDAk 450 sarrera bidali dizkio talde asturiarrari 20 euroko prezioan. Beraz, partidaren egunean Lezamako txarteldegietan ere ezin izango da bisitarientzako sarrerarik erosi, itxita egongo baitira.

Partekatu