SD Amorebieta

Sociedad Deportiva Amorebietak jakinarazten du Unai Bujan Diezek (Barakaldo, 2001-02-8) ez duela klubean jarraituko 2023-2024 denboraldian.

Bujan 2022ko udan heldu zen Urritxera. Zornotzako taldean egin duen kanpaina bakarrean 39 partida ofizial jokatu ditu guztira, horietako 18 titular gisa, eta 5 gol sartu ditu.

Klubetik eskerrak ematen dizkiogu futbolari urdin gisa egindako lan bikainagatik eta erakutsitako profesionaltasunagatik, eta zorterik handiena opa diogu bai arlo pertsonalean, bai kirol-arloan.

Eskerrik asko eta zorte on, Unai!

Partekatu